Bazkideen Hitza izeneko jardunaldien bidez, Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak klubeko jabeekiko konpromisoa berretsi du, eta euren iritzi eta iradokizunetarako bide zuzena eskaini die.
Hurrengo orrialdean esperientzia horien ondorio garrantzitsuenak agertzen dira hainbat ataletan. Elkarteko bazkideek on line aurkeztu ditzakete beraien iradokizunak webguneko Txokotik.
Bazkideen Hitzaren bigarren denboraldia 2020ko otsailean hasten da eta izen-ematea Bazkideen Txokotik egiten da.
Kirol eremua
Instituzionala
Zuzendaritza-batzorde honek bi zeregin garrantzitsu izan ditu gu heldu ginenetik: bazkidearen iritzia eta Athleticenganako ideiak ezagutzea. Ekarpen guztiek aberasten dute, baita ikastera behartu ere eta, zalantzarik gabe, inoiz baino biziago dagoen Kluba hobetzeko aintzat hartu behar dira. Izan ere, antolatu ditugun Bazkideen Hitzaren zazpi jardunaldietan gure zaleek grina handia erakutsi dute. Hurrengo denboraldian izango ditugunen ataria.
Itsu, mutu eta gor, Athletic ez litzateke izango 1898tik bere berezitasunagatik harro dagoen erakunde dinamiko eta biltzailea. Jakina denez, joko-zelaian daudenen filosofia zaintzeko munduan bakarra den taldea da, eta batez ere gure harmailetan balioz beteta dagoena. Jokalariak gure zaleen semeak dira.
San Mamesentzat nahitaezkoa den animazio harmaila bezalako ardurak eta ametsak errepikatzen dira, axioma baten moduan aurkezten den filosofiari eusteko ebidentzia nabarmen da, zehaztasunekin bada ere, Lezaman egiten den lana bazkideek aztertzen dutelarik. Gure kirol sostengua dugu mintzagai, izan ere, gaur egun kirol honetan inbertsioak begirunerik gabe egiten dira eta emaitzak baino ez du garrantzirik. Emakumezkoen futbolaren alde Klubak egindako apustu garbiarekin jarraitzeko beharra nabaria da, eta bide batez, jokalariei Athletic Clubeko parte izatearen harrotasuna muineratzeko beharra dago. Gardentasuna, atal ofizialetatik haratago zalearekin komunikazio zuzena, eta erabakiak hartzen dituzten erakundeetan ordezkaritza eskatzen dute bazkideek.
Eskaerei eta gurariei entzuteko konpromisoa hartzeaz gain, etorkizunera begira Athletic Club indartsuagoa edukitzeko lan zein esfortzu haundia eskaintzen dugu.
Aitor Elizegi, Athletic Club Lehendakaria
Aldaketa: Zaharkituta daude. Errebisatu eta eguneratu egin behar dira.
Bazkide konpromisarioak: Ordezkaritza handiagoa lortzen saiatzea, eta, ez lortzekotan, figura hori kentzeko ideia planteatzea.
Bazkide bat / boto bat: Bazkideek erabakietan parte hartzeko aukera sustatzea.
Modernizazioa: Teknologia berrien aplikazioa parte-hartzean eta erabaki-hartzean.